Irudia: Laguntza *
Orriok sortu dira Behargintza zerbitzu eskuragarria izan dadin, hots, nabigatzen laguztzeko eta, azken finean, sarean zehar mugitzea erosoagoa izan dakizun.

Horretarako W3Ck (World Wide Web Consortium) argitaratzen duen WAI (Web Accesibility Initiative) ekinbidea hartu dugu abiapuntu, lehentasunik zorrotzena ere une oro errespetatzen saiatuz eta baliagarriak suerta dakizkizukeen beste hainbat baliabide gehituz.

Sinplifikazioan oinarrituta ere, hainbat dira bilatu diren baliabideak. Hona hemen pista pare bat:
*  Nabigazioa
*  Lasterbide-Teklak
*  Funtzio bereziak
*  Behera-kargatu beharrekoak
*  Galderak
 

Lau eremu bereizi dira, aukerak multzoka antolatuz, informazioa eta zerbitzuak era erosoago batean zabaldu ahal izateko:

  • goian, informazio korporatiboa eta bistaratze aukerak.
  • eskerrean, edukien aukera nagusiak.
  • behean, nabigatzeko aukerak.
  • erdian, edukiak edota zerbitzuak.




1etik 5erako teklak gorde dira webgunearen atal bakoitzeko orri nagusietara joateko:

1 - ZER GARA
2 - "BEHARGINTZA" SAREA
3 - JARDUKETA ILDOAK
4 - HEDATZEKO JARDUERAK
5 - HELBIDE INTERESGARRIA

Lasterbide-tekla hauen eragina ezeztatuko da soilik formularioak bete behar direnean, datuak sartzean interferentziarik egon ez dadin.


Goiko eremuan kokatu dira bistaratze aukerak, nekez ikusten dutenentzat baliagarriak gehienbat. Klik sinple baten bidez, testuaren tamainua alda daiteke baita kolore-konbinaketa ere. Horrelaxe, norberak hauta dezake erosoen suertatzen zaion konfigurazioa, konputagailuan gordeko dena hurrengo bisitaldian ostera ere egin behar ez izateko.



Zenbait dokumentu ikusi ahal izateko, plug-in izeneko aplikazio batzuk behera-kargatu behar dira. Behin konputagailuan ez duzu arduratu beharrik, berez instalatzen baita. Eskaintzen dugun honek .pdf motako fitxategiak ikusteko balio du. Gainera, bertsio honek badakar modulu berri bat ere, formatua testu soil bilakatzen duena, itsuek euren nabigatzaile berezietan ikusi ahal izan ditzaten.

Acrobat Reader 5.0, eskuragarritasunerako prest



Azkenik, laguntza-orri honetan ematen diren azalpenak ez badira nahikoa izan zuretzat bidali iezaguzu zure zalantza eta ahalik eta lasterren argitzen saiatuko gara. Mila esker zure arretagatik.


*
GORA ATZERA HASIERA LAGUNTZA KONTAKTU BILATU EN ESPAÑOL
*
* *