| Udalerrietako "Behargintza" zentroek Bizkaian lanpostuak eta enpresak sortzea sustatzen dugu, udalerriak eta eskualdeak modu integralean aurreratu daitezen.
Gure helburuak udalerrietako ekonomia sustatzea eta garapena bultzatzea dira, pertsonek lana lortzeko dituzten aukerak hobetzeko ekintzak eta enpresak sustatzeko ekintza uztartuz.
Lana lortzeko aukerak hobetzeko ekintzetan, informazioa zabaltzen dugu, langabeei berariazko tratamendua ematen diegu, eta bitartekari-lanak ere egiten ditugu, besteak beste.
Enpresen arloan, erakundeek autoenpleguko ekimenetarako ematen dituzten laguntzei buruzko informazioa ematen dugu, haien kudeaketari buruzko aholkuak ematen ditugu eta laguntzak eurak koordinatzen ditugu, eta laguntza-zerbitzuak ematen dizkiegu enpresei.
Enplegua sustatu eta enpresa jarduerak lagundu eta bultzatzeko herritarrengandik gertu dauden egiturak behar direla jabetzen gara eta, horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu eta Trebakuntza Sailak, BBK-k (Gaztelanbidean programari jarraiki) eta EUDELek "Behargintza" zentroak sortzeko hitzarmena sinatu zuten 2000. urtean.
Udalen erabateko parte-hartzeari eta hitzarmena sinatu duten entitateen laguntzari esker, proiektua gure udalerrietako errealitatera egokitu ahal izan dugu. Herritarrengandik oso hurbil dauden zentroak izanik, horien arazoak gertu-gertutik ezagutzeko aukera ematen digute eta, honetan oinarrituz, une bakoitzean gizarteak eskatzen dituen ekimenak abian jarri ahal izateko beharrezko sinergiak sortzen ditugu.
"Behargintza" zentroak zure zerbitzura daude; ziur bat duzula zure udalerri edo eskualdean. |