Hemen zaude:

José Luis Bilbao Eguren, Bizkaiko Ahaldun Nagusia:
“Bizkaiko Foru Aldundiak Zintzotasuna, Gardentasuna eta Herritarren Parte-hartzea ditu ardatz Gobernu Onerako. Ildo horretan, zerbitzu publikoa emateko bokaziotik abiatuta, kudeaketan zintzotasunarekin eta gardentasunarekin hartuta daukagun konpromisoa berritzen dugu.
Borondate horrek, teknologia berrien garapenarekin batera, erraztu egingo dizkigu parte-hartze dinamikoagoa, jarraituagoa eta sormen handiagokoa edukitzeko bideak, baita herritarrak politikarekin eta beren administrazioarekin lankidetzan gehiago aritzea, identifikatzea eta esku hartzea ere. Guztion artean Bizkaia aurrera ateratzeko.”
Informazioa eskuratzea errazteko dugun borondatearen ondorio dira orain herritarren esku jarriko ditugun edukiak, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Web orriak eskaintzen duen informazio guztiaren laburpen bat besterik ez dira; horrez gainera, beraz, beste informazio asko dago.
Garatzen diren Gardentasunaren bost arloak honako hauek dira: